Elburgo/Burgelu udala Araban dago.

32,09 km ² -koazalera du, 526 biztanle (2008) eta 16,39 biztanle/km ² -ko dentsitatea.

6 herrik osatzen dute gure udala, eta hauek kontzejuak osatzen dituzte:

Añua

Arbulu

Argomaiz

Burgelu, udaletxea bertan kokatuta dago

Gazeta

Ixona

Horietaz gain, Azua herrigunea ere aipatu behar da.

Biztanleriaren zati batek Gasteizen egiten du lan (10 km-ra), eta gainerakoek nekazaritzan eta abeltzaintzan jarduten dute; zerealen laborantzak garrantzi berezia du. Azken urteotan, lanbidea udalerrian bertan duten profesional multzo txiki bat ere sortu da.

Burgelutik Bordeletik Astorgara zihoan galtzada erromatarra igarotzen zen, eta, ondoren, erromesek Donejakue Bidearen saihesbide gisa baliatu zuten.

Alfontso X.a Jakitunak zenbait erregebide (antzinako errepideak) eraiki zituen galtzadaren zatiak aprobetxatuz eta Gaztela eta Kantauriko portuak lotzeko asmoz. Done Jakueren erromesek ere erregebide hauen zati bat aprobetxatu zuten Konpostelara joateko.

Garai hartako hainbat eliza eta ermita kontserbatzen dira udalerrian.

Burgeluko udalerria oso gune aktiboa bihurtu da geocachingean ere (turismoa eta paseoa uztartzen dituen jarduera) eta "oso ondo" moldatzen da nordic walking-arekin.

Udalaren webgunea

Gurekin harremanetan jartzeko. Kontaktua