2022ko azaroaren 20a, igandea
10:00etatik 14:00etara
Landederra kiroldegia, Elburgo-Burgelu
Ipar martxako lau ordu, bai lau lagunez osatutako talde mistoetan, bai banaka. 4x4 proba ez ohikoa izango da, ipar martxaz lagunekin eta kideekin gozatzekopentsatua.
Lau orduko martxa da, zirkuitu motz batean, erreleboka (lau kidez osatutako taldeak,bi mutil eta bi neska) edo banaka egin daitekeena.
4x4 Nordic Walking erreleboka edo banaka egiten den 4 ordutako proba da. Zirkuitu motz batean egiten den proba luzea da, oso azkarra eta, batez ere, oso dibertigarria da, nordic walking-az eta nordic walking-eko jendearekin gozatzeko pentsatua.
Laukote mistoak: izena emateko kuota, 50 euro.
Talde bila nabil, laukote batean parte hartu nahi dut: izena emateko kuota: 15 euro
Banakakoa: izena emateko kuota, 15 euro.
Laukote bakoitzak nahibezala antolatzen du bere jarduera: esate baterako, parte-hartzaile bakoitzak itzuli bat egin;edo ordubete jarraian;edo bi erreleboko bi txanda... Talde bakoitza egokien iruditzen zaion moduan antolatuko da.
Ahal dugun guztia egiten dugu parte hartu gabe inor gera ez dadin. Taldeak osatzeari buruzko arauak egokitzen ditugu, talderik ez duten pertsonekin laukoteak osatzen ditugu ...
4x4 Nordic Walking honetan ezarriko den segurtasun-protokoloak osasun-agintarien jarraibideak eta jardueraren espezifikotasuna hartuko ditu kontuan.
Burgeluko udalerriak eta bertako bizilagunok Nordic Walking 4x4rekin egiten dugu topo, instalazioak eta bideak utziz, boluntario gisa lagunduz... Mila esker!